XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

G. Cer egin zuen berrogoi egun hetan?.

I. Agertu cen ardura bere Apostoluei, eta bertce dicipuluei, mintzatcen ciotelaric; eta batzuetan heiekin jan ere zuen.

G. Certaco agertu cen hola Jesu-Cristo bere Aposztoluei?.

I. Heien oraino hobeki argitceco, eta egiazki phiztu cela eracusteco.

Jesu-Cristoren Phiztea MAT XXVIII LUC XXIV JOAN. (XX).

HAMAHIRURGARREN CAPITULUA.

6en eta 7en Articuluac: (Sinhesten dut)... Igan cen Ceruetarat, jarria dago Jainco Aita bothere gucia duenaren escuinean, handic ethorrico da bicien eta hilen jujatcerat.

Jesu-Cristoren Cerurat igaitea.

G. Cer egin cen Jesu-Cristo phizturic berrogoi egun lurrean egon ondoan?.

I. Igan cen Cerurat bere bothereaz, Apostoluen eta Dicipuluen bichtan.

G. Zoin egunez igan cen Jesu-Cristo Cerurat?.

I. Jondoni Salbatorez.

G. Certaco diozu Jesu-Cristo jarria dagola Jaincoaren escuinean?.

I. Adi-arazteco, Jesu-Cristo guciz botheretsu dela Ceruan eta Lurrean.

G. Non da orai Jesu-Cristo?.

I. Jainco bezala, Jesu-Cristo orotan da; (...).